Inauteriako mozorroak munduko ia bazter guztietan ikusi ziren atzo eta Hiruputzu gaztetxea ez zen salbuespena izan. Danda gazte asalbladak egitrau zabala antolatu zuen festa ospatzeko eta 90 lagun inguru bildu ziren eguerdi partean elkarrekin bazkaltzeko. Ondoren, bingo musikatua eta mozorro lehiaketa ere egin zituzten gaztetxean bertan.
Hura amaituta, kalerako bidea hartu zuten eta poteo musikatua egin zuten Plaza Gorrira. Gero, herrigunera joan ziren batzuk parranda jarraitzeko eta gaztetxera buletan hartu zuten beste batzuk gauza bera Hiruputzun egiteko.