Urtero bezala, Udaberri jubilatuen elkarteak iraupen luzeko hiru bidaia antolatu ditu urte honetan, Halcon eta El Corte Ingles bidai agentzien bitartez. Extremadurara, Marokora eta Andorrara izango dira aurtengo helmuga turistikoak.
Astelehenean, 17:15ean, Udaberri tabernan, Udaberri eraikinetik ezkerretara sartuta, Halcon bidaiakek Extremadura, Konkistatzaileen Ibilbidea aurkeztuko du; irailerako aurreikusten da bidaia, baina saioan zehaztuko dute data zehatze.
Astebete geroago, otsailaren 19an, 11:30ean, Udaberri tabernan bertan, El Corte Ingles agentziak beste bi bidaien berri emango du: bata, maiatzean, Marokora –Atlas eta Saharako basamortua barne- egin nahi dena, eta bestea, urrian, Andorra eta inguruak ezagutzeko prestatu dutena.