Libe eta Mugan musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar 22:00etatik aurrera Hiruputzu gaztetxean, eta, bertaratu nahi dutenek oraindik badute sarrerak erosteko aukera. Arraio irratiko Galdedebalde saioko kideek antolatu dute ekitaldia, eta, jakinarazi dutenez, 6 euro eskuratu ditzakete sarrerak interesdunek irratsaioko sare sozialen bitartez aldez aurretik erreserba eginda. Dena den, gaztetxean bertan ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera bihar bertan prezio berean.
Bi taldeak kaleratu berri dituzten diskoak aurkezteko bira egiten ari dira eta bat egingo dute Zarautzen. Hala, Gasteiztik etorriko da Libe Garcia de Cortazar buru duen Libe rock talde "malenkoniatsu eta iluna" Azal ezten diskoa aurkezteko, eta, Donostiatik Mugan seikotea Aurrera Ez Den Alde Bakarra diskoarekin gauza bera egiteko.