Bi ibilgailuren arteko istripua izan da AP-8an, Zarauzko ordainsariaren parean

Aritz Mutiozabal 2024ko otsailaren 5a

Zarauzko AP-8ko ordainsaritik gertu izan da istripua. (Arizt Mutiozabal)

Une honetan, lau kilometroko auto pilaketak daude. Auto baten eta kamioi baten arten izan da ezbeharra, baina ez da zauriturik izan.

Kamioi baten eta auto baten arteko istripua izan da gaur 02:30 aldera, AP-8 autobidean, Bilbotik Donostiako noranzkoan, Zarauzko ordainsarira iritsi baino 200 metro falta zirela. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan.

Aldiz, ibilgailuak errepidetik baztertzeko, errei bakarra jarri dute erabilgarri Zarauzko zatian. Ondorioz, auto pilaketak sortu dira, hasieran bi kilometrokoak, eta ondoren, Segurtasun sailetik eguneratu dutenez, lau kilometrotakoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide