AFAGI elkarteak antolatuta, Kulunka Teatroren Andre eta Dorin antzezlana ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, martxoaren 1ean. Maskara antzerkia da Kulunkaren proposamena, helduentzat eta testurik gabea, eta bertan, bizitzatik heriotzara eta maitasunetik ahazturara ibiliko dira.
Doan izango da emanaldia, baina antolatzaileek azaldu dute gonbidapenak eskuratu beharko direla antzezlana ikusteko. Horretarako AFAGI elkarteak gonbidapenak banatuko ditu Modeloko leihatilan otsailaren 23, 24, 25 eta 26an. Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen banatuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.