ZAE Zarautz Arraun Elkarteko taldeak banatuta aritu ziren atzo. Harrobiko ontziek Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldiko estropada izan zituzten Zumaian, Urola ibaiaren itsasadarrean, eta gizonezko seniorren traineruak aurre denboraldiko lehenengo estropada jokatu zuen Sestaon (Bizkaia). Julian Enriqueren Oroimenezkoa traineru jaitsiera lehiatu zuten, zehazki, eta zortzigarren sailkatu ziren.
Gaztetxoei erreparatuta, bestalde, ZAEk sei batel uretaratu zituen, guztira: hiru infantil mailan, bi mutiletan eta bat nesketan, eta, beste hirurak promesen mailan, bat mutiletan eta bi nesketan. Infantil mutilak hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, infantil neskak zortzigarren, promesa mailako mutilak laugarren eta promesa mailako neskak, azkenik, laugarren eta hamazazpigarren.