Zarautzen ozen entzun dira aurten ere Santa Ageda bezperako koplak eta doinuak. Usadio zaharrari eutsiz, Txinpirin eta Zarazte taldeak koplak abestuz ibili dira kalez kale. Villa mundan hasi dute kantaldia, eta herrian zehar ibili dira kantari Musika plazara iritsi arte.
Arrai Zopa taldea ere atera da kalera Santa Ageda bezperan. Taldeko kideez gain, Aimar Sorazu eta Amets Aizpurua bertsolariak izan dituzte lagun.