'Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia' erakusketa ikusgai dago Sanz Enean

Andrea Zipitria 2024ko otsailaren 4a

Ostegun arratsaldean egin zuten irekiera ekitaldia, eta erakusketa ikusgai izango da martxoaren 10era arte, Sanz Enean.

Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia. erakusketa ikusgai dago jada Sanz Eneako erakusketa gelan. Ostegun arratsaldean egin zuten irekiera ekitaldia, eta bertan izan ziren Jon Ander Garzia eta Itziar Aranburu sortzaileak.

Argazkietan ikusi daitekeen bezala, saio musikatuarekin eman zuten inauguratutzat erakusketa, eta Inaxio Tolosa aktore zumaiarrak ere parte hartu zuen ekitaldian.

Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia. erakusketak, izen berarekin 2020an argitaratu zuten liburua du oinarri. Hain zuzen ere, palindromoak aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren hitz, zenbaki edo perpausak dira. Hitz-joko horietatik sortutako irudiak paratu dituzte hormetan zein lurrean. Martxoaren 10era arte izango da erakusketa ikusteko aukera.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide