Urtero bezala, aurten ere Saharautz elkarteak Elkartasun Karabanarako bilketa egingo du herriko denda eta eskoletan.
Atzo hasi ziren produktu bilketarekin, eta horretan jarraituko dute hurrengo larunbatera arte. Bertan, arroza, pasta, lekaleak, atuna, azukrea eta konpresak bilduko dituztela azaldu dute elkarteko kideek. Eta gehitu dute: "Badakigu aurten ere eskuzabaltasunez erantzungo dutela herritarrek. Aldez aurretik eskerrak!".