Asteburuan ekingo dio denboraldiari Jira-bira Eulen Nuuk taldeak

Mireia Galarza Bastida 2024ko otsailaren 2a

Eulen-Nuukeko txirrindulariak iazko maiatzean Nafarroan egin zuten egonaldian. (Jira-Bira Eulen-Nuuk)

Taldeak azaldutakoaren arabera, "konplexuak eta maila handikoak" izango dira asteburuko probak, baina horretarako prest dauden txirrindulariek parte hartuko dute bertan. 

Asteburuan ekingo dio denboraldiari Jira-bira Eulen Nuuk taldeak iparraldean. Essor Basque proban jardungo dute 23 urtez azpiko taldeko txirrindulariek, bi taldetan banatuta. 

Taldeak azaldutakoaren arabera, "konplexuak eta maila handikoak" izango dira asteburuko probak, baina horretarako prest dauden txirrindulariek parte hartuko dute bertan. 

Bihar, hilak 3, Boucles de L'Essorren lehiatuko dira hurrengo txirrindulariak: Alarcia, Aranguren, Aransolo, Arteaga, Irisarri, Otegi, Salegi, Ospital, Mateo eta Romero. Badaezpada Flavio eta Ariano ere joango dira. Igandean, aldiz, Souraide eta Cambo inguruan lehiatuko dira kide berberak, Aranguren kenduta. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide