Euskadiko errugbi selekzioko 18 eta 16 urtez azpiko taldeek partida bana jokatuko dute bihar, Astin, adin tarte bereko Madrilgo erkidegoko selekzioko taldeen aurka. Gazteenak izango dira lehenengoak zelairatzen eta 10:30ean hasiko da haien neurketa. 18 urtez azpikoen norgehiagoka, berriz, 12:30ean hasiko da.
Euskadiko selekzioarekin herriko taldeko ordezkaritzarik ere izango da. 16 urtez azpiko taldearekin Zarautz Rugby Taldeko lau jokalari arituko dira, eta 18 urtez azpikoarekin beste bi. Euskadiko selekzioaren bi taldeek joan den urtarrilaren 14an ere jokatu zituzten partidak Astin, Valentziaren urka izan zen ordukoa hartan, baina ezin izan zuten bakar bat ere irabazi. 16 urtez azpikoek 5-21 galdu zuten eta 18 urtez azpikoek 16-28.