Diabetesari buruzko hitzaldia eskainiko du Udaberrik astelehenean

Mireia Galarza Bastida 2024ko otsailaren 4a

Patxi Ezkurra sendagilea. (Medikuen ahotsa)

Patxi Ezkurra sendagilea eta gaian aditua izango da hizlaria, eta 11:00etan izango da hitzordua, Udaberriko tabernan. 

Udaberri jubilatuen elkarteak beste ekintza bat antolatu du datorren astelehenerako. Hain zuzen, diabetesari buruzko hitzaldia prestatu dute, Udaberriren tabernan bertan. Patxi Ezkurra sendagilea eta gaian aditua izango da hizlaria, eta berak emango ditu azalpenak.

11:00etan izango da hitzordua, doan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, sarrera San Frantzisko kaleko eraikin nagusitik izango da, edukiera bete arte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide