Marx anaiei buruzko saioa eskainiko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2024ko otsailaren 1a

Marx anaiak filmatu zituzten pelikuletako batean. (Photomuseum)

Emanaldia bihar arratsaldean izango da, Gela programaren barruan, 18:00etatik aurrera.

Gela programaren barruan, Photomuseumek aurreko astean abiatu zuen Marx anaien inguruko saioa, eta bihar arratsaldean bigarren proiekzio emanaldia egingo dute; ohi bezala, 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Marx anaiak bost anaia izan ziren, ospe handia izan zuten komiko estatubatuarrak. Arrakasta handia izan zuten lehenik eta behin vodevilean, gero Broadwayen eta azkenik zineman. edonola ere, taldearen muina Chico, Harpo eta Groucho anaiek osatu zuten, bakoitzak pertsonaia berezi bat antzeztuz.

Broadwayen I 'll Say She Is (1923-1925), Lau kokoak (1925-1928) eta Marxen konfliktoak (1928-1929) lanei esker iritsi zitzaien arrakasta. Zinemarako egin zuten lehen filma Lau kokoak izan zen, 1929an, eta jarraian, beste hamalau egin zituzten. Aipagarriak dira, besteak beste, Gau bat operan, Antzara zopa, Arratsalde bat zirkuan edota Zaldi lumak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide