Urteko egutegiarekin jarraituz, hurrengo irteeraren berri eman du Pagoeta Mendizale Elkarteak. Zehazki, otsailaren 10ean izango da, eta bertan, goiz-pasa egin eta Arizia sagardotegira joango dira bazkaltzera.
Herritik abiatuta, Garate gainetik eta Indamendin barrena, Pagoeta aldera joko dute, ondoren bazkaltzera joateko. Pagoetako kideek azaldu dute Agues biribilgunetik hasiko dela ibilaldia, eta bertan ibilgailu bat egongo dela aldatzeko erropa bertan utzi eta amaieran jaso ahal izateko.
Izena emateko epea irekita dago jada, Mendizabal dendan, eta horretarako aukera izango dute interesa dutenek otsailaren 8ra bitartean. Gehienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute ibilaldian, eta 30 euro ordaindu beharko du bazkide bakoitzak izena ematean.