Arrai Zopak ere kaleak hartuko ditu Santa Ageda bezperan

Mireia Galarza Bastida 2024ko otsailaren 1a

Arrai Zopa taldea iaz egindako kalejira batean. (Mireia Galarza Bastida)

Taldeko kideez gain, Aimar Sorazu eta Amets Aizpurua bertsolariak ere ibiliko dira kantuan. Jasotako dirua Kongoko Bunkeya misiora bideratuko dute.

Arrai Zopa taldea ere kalera irtengo da Santa Ageda bezperan. Ohi bezala, herriko kaleetan ibiliko dira santa eskean igandean, 11:30ean hasi eta 14:00 arte, gutxi gorabehera. Taldeko kideez gain, Aimar Sorazu eta Amets Aizpurua bertsolariak ere ibiliko dira kantuan.

Aurten, gainera, helburu berezi batekin egingo dute kantaldia. Kongoko Bunkeya misioan duten amatasun ospitalera doaz laster herriko hiru emakume, eta bertan laguntzeko dirua jasotzea da asmoa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide