'Bihotzaren erritmoan dantzan' hitzaldia eskainiko du ZarautzOnek otsailaren 6an

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 30a

Larraitz GaztaƱaga kardiologoa. (#eCardio20)

Bihotzaren elektrofisiologiari buruz izango da hitzaldia, eta Larraitz Gaztañagak emango ditu azalpenak. Modelon izango da, hurrengo asteartean. 

ZarautzOn elkarteak, kontzientzia sortzeko asmotan, Bihotzaren erritmoan dantzan hitzaldia antolatu du otsailaren 6rako. Modelon izango da, 19:30ean hasita, eta bertan bihotzaren elektrofisiologiari buruz jardungo dute. 

Arlo hori, hain zuzen ere, bihotzaren elektrizitatearen inguruan aritzen den kardiologiako atala da, eta horretan sakonduko dute hurrengo asteko hitzaldian: arritmiak zergatik gertatzen diren, zein arritmia mota dauden, erabiltzen diren tratamenduak... Larraitz Gaztañaga kardiologo elorriarra izango da hizlaria. Gaztañaga EHUko irakasle da 2012tik, eta gai honetan doktore 2017tik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide