Kantuz beteriko eguna izango da otsailaren 4a, igandea. Izan ere, Santa Ageda bezpera izanik, herriko hainbat abesbatzek kaleak hartuko dituzte egunean zehar.
Zehazki, 12:30etatik 13:30era, Txinpirin eta Zarazte abesbatzak kalez kale ariko dira Joseba Egaña Imanol Urbieta musika eskolako txistu irakaslearekin eta bertako ikasleekin batera. Villa Mundan hasiko dira kantuan, eta Musika Plazan amaituko dute, Arratsaldean, aldiz, 18:30etatik 20:00etara, Zarautz Abesbatzaren eta Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleen txanda izango da, eta Musika Plazan hasiko dute ibilaldia. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten ere beste kantu bat estreinatuko dute.