San Blas eguna izango da larunbatean, eta horren harira, Udaberrik ospakizuna antolatu du ostiralerako. Hain justu, San Blas erroskila eta opilak elkarrekin dastatuko dituzte Udaberriko tabernan Santa Ageda bezperako kantuak abesten dituzten bitartean.
17:00etan hasiko da dastaketa, baina antolatzaileek bazkideen laguntza behar dute dastaketa prestatzeko. Egun horretarako erroskilak edota San Blas opilak etxean egin eta arratsalde horretan tabernara eramateko eskatu dute, eta gaineratu dutenez, animatzen direnei bulegotik pasa, informazio jaso, izena eman eta erroskilak edota opilak egiteko osagaiak banatuko dizkiete.