Aste honetan gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, adingabeko neska bati eraso matxista egitea egotzita. Gaitzespenak eta babesak hainbat erakunde eta talde feministetatik etorri da, eta Urola Kostako Itaia ere ez da atzean geratu: "Doakiola gure babes eta elkartasun osoa erasoa jasan duen pertsonari eta ingurukoei".
Twitter kontutik egin dituen adierazpenetan, Itaiak ondorengoa dio: "Eraso hau isolatua izatetik urrun, ideologia matxistak eragindako kasu latz bat gehiago da. Emakume langileok egunerokotasunean jasaten ditugu erasoak". Era berean, azaldu du "urgentziazkoa" dela indarkeria matxistari aurre egiteko antolatzea, eta, bide horretan, "lanean jarraitzeko konpromisoan berresten gara".
Eraso matxista salatzeko, bihar arratsaldean egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute; 18:30ean hasiko da, Lege Zaharren Enparantzatik.