Ipar kaleko Lukas ardotegiak artisten erakuslehio izaten jarraitzen du, eta oraingo honetan, Esther Gonzalez margolari donostiarraren lanak paratu ditu. Olio-pintura figuratiboak proposatzen ditu Gonzalezek teknika mistoarekin landuta. Beraz, datozen astetan tabernara bertaratzen direnek erakusketa berriaz gozatzeko aukera izango dute; otsailaren 19ra arte iraungo du.