ZOZKETA

Zozkatu ditu Zarauzko Hitza Gukak 'Harri salda' haur antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 27a

Eneko Solaberrieta eta Leire Rezabal izan dira sarituak, eta bakoitzak bi sarrera bikoitz eskuratu ditu biharko antzezlanerako. 

Harri salda haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Engruna Teatre taldeak bihar, Modelo aretoan. Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak eskainita, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu hedabideko irakurleen artean, eta Eneko Solaberrieta Mendez  eta Leire Rezabal Garate izan dira sarituak. 

Antzezlanari erreparatuta, Alma izeneko neskaren istorioa kontatuko du. Herrialdetik ihes egin ondoren, leku ezezagun batera iritsiko da Alma non mundu guztiak denetik duen, baina inork ez duen nahi harekin ezer partekatu. Horren aurrean, talde lana eskatzen duen harri zopa prestatuko du protagonistak, eta, modu horretan bizitzari buruzko lezio bat emango die hasiera batean ateak itxi zizkioten guztiei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide