Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak hitzaldia eskainiko du bihar, Gaztelekuan. Saioa 18:00etan izango da, eta bertan, Zarauzko nahiz inguruko udalerrietako familia ugarientzako informazioa eskainiko dute.
Hain zuzen ere, erakundearen zerbitzu eta jardueren berri eman, familia ugarientzat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden eskubide, laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza eskaini eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzungo diete.
Dena den, 18:00etako hitzaldira joan ezin dutenek egun osoan izango dute aukera leku berean informazioa jasotzeko, 09:30etik 14:00etara, eta 15:00etatik 17:30era. Aurrez joateko, hemen eman daiteke izena.