Udaberri jubilatuen elkarteak Ciberaula informatika ikastaroetan izena emateko epea bihar irekiko dutela azaldu du. Caixabank Fundazioaren eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetzari esker eskaintzen duten ikastaroa da honakoa, Zarauzko jubilatu eta pentsiodunentzat eskainia, doan.
Elkarteak azaldu duenez informazioa jaso edo izena emateko, Ciberaulako lokalera edo Udaberriko eraikinera joan beharko dute interesa dutenek, urtarrilaren 29tik otsailaren 5era, biak barne. Astelehenetik ostiralera egongo dira bi leku horiek irekita, 10:30etatik 12:30era. Aurreikuspenen arabera, ikastaroa otsailaren 6an hasiko da.