Gaza eta Palestinari buruz jardungo dute gaur Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 26a

Hain zuzen ere Checkpoint Rock eta Born in Gaza dokumentalak eskainiko dituzte ostiralean, 18:00etan hasita. 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, gaurko saioa Gazari buruzkoa izango da. Hain zuzen ere Checkpoint Rock eta Born in Gaza dokumentalak eskainiko dituzte, 18:00etan hasita. 

Lehenengoa Javier Corcuera zuzendariak eta Fermin Muguruza musikariak 2009an plazaratutakoa da, eta bertan bonbapean bizi den kultura bat nolakoa den azaldu nahi izan zuten. Born in Gaza dokumentala, berriz, 2014ko uztaila eta abuztua bitartean Israelek Gazaren aurka egindako erasoetan oinarritutakoa da. Filmak hamar umeri jarraitzen die, bonben arteko eguneroko bizitza nolakoa den erakuste dutenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide