Bihar egingo du Iñurritza elkarteak Ohiko Batzarra

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 25a

Iñurritzako kideak iazko beren eguneko ospakizun bazkarian. (Iñurritza)

Zehazki 10:30ean hasiko da lehen bilera, eta handik ordu erdira bigarrena, 11:00etan.

Ostiralarekin batera, bihar egingo du Iñurritza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak urteko lehen Ohiko Batzarra. Hain zuzen, bi bilera egingo dituzte, lehenengoa 10:30ean, eta bigarrena 11:00etan. 

Urteko lehen hitzorduan 2023ko gorabeherak azalduko dituzte, eta lehen solairuko bilera gelan izango dira bi hitzorduak. 

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide