Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak plaza eskaini nahi die herriko eta eskualdeko gazte ekintzaileei eta sortzaileei beren lanak eta proposamenak jendaurrean aurkezteko aukera izan dezaten. Horregatik, Gazte Ekintzaileen Azoka antolatu dute martxoaren 24rako, igandea, Munoan. Udalak zehaztu duenez, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta egitasmoa.
Hori horrela, parte hartzeko interesa duten marrazkilari, jostun, ilustratzaile, dantzari edo dena delakoek dagoeneko eman dezakete izena gazteekintzaile@gmail.com helbidera mezua bidalita. Urtarrilaren 31a, datorren asteazkena, izango da horretarako azken eguna.