Urtarrila amaiera bitartean bi hitzaldi antolatu ditu Salbatore Mitxelena ikastolak. Lehenengoa bihar bertan izango da, eta osasun mentala eta nerabeak izango ditu hizpide horrek. 18:00etan hasiko da hitzaldia, eta Modelon izango da. Estibaliz Ansotegi psikologo, familia orientatzaile eta aholkularia izango da hizlaria, eta bertan, familiek seme-alaben ongizate fisiko eta mentala bermatzeko moduak landuko dituzte.
Hurrengo astelehenean, berriz, Manex Beristainen txanda izango da. Bertan, Beristainek bere liburuari buruz jardungo du, Azken galdera amari liburuari, zehazki. Heriotza modu naturalean hitz egitearen garrantziaz jardungo du azpeitiarrak. 18:00etan hasiko da hitzaldi hau ere, eta Ikastolako plazan izango da.