Nepalen egindako trekkingen inguruko emanaldia eskainiko du Pagoeta elkarteak

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 23a

Nepaleko irudi bat. (Vyacheslav Argenberg)

Ostiral arratsaldean izango da mendizale elkarteko egoitzan, eta bertan, Joseba Jauregik diaporama eta ikus-entzuneko saio bana eskainiko ditu.

Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik, 2012. urtean Nepalen egindako bi trekkingen diaporama edo ikus-entzuneko emanaldia eskainiko ditu Joseba Jauregik ostiral honetan. Irailaren 29tik azaroaren 3a bitartean, dozena bat kidez osatutako taldean joan zen Jauregi, Benentxio Irureta zena buru zutela.

Lehendabiziko ibilaldia hemeretzi egunetan egin zuten:  Jirin  hasi eta Nanche Bazarrera, handik Gokyo bailaratik igaroz, Everesteko oinarrizko kanpalekura. Beherakoan, Chhukhung bailaran sartu-irteera egin ondoren, Luklan amaitu zuten.

Bigarren ibilaldia, berriz, laburragoa izan zen:  7 egunetan Langtang bailaran ibili ziren. Dhunchen hasi, eta hainbat herri-gunetatik igaro ondoren,  Tserko Ri 4.984 metroko mendia igo zuten. Beherako bidean, gune batean beste bide bat hartuz, Dhunchen amaitutako ibilaldia.

Emanaldiak Pagoeta elkartearen egoitzan bertan izango da, 19:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide