'Mierda de ciudad' obra taularatuko dute Modelon ostiral honetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 23a

Antzezlaneko une bat. (Utzitakoa)

Euskal rock erradikalari buruzko ikuskizuna eskainiko dute, gaztelaniaz, musika eta antzerkia uztartuz. Sarrerak eskuragarri daude.

Mierda de ciudad antzezlana ikusteko aukera izango dute herritarrek ostiral iluntzean Modelo aretoan, 20:00etan hasita. Euskal rock erradikalari buruzko obrak musika eta antzerkia uztartzen ditu, eta Olatz Gorrotxategiren zuzendaritzapean, Aritza Rodriguez, Marta Alvarez del Valle eta Gorrotxategi bera igoko dira oholtzara. Musikaz, berriz, Joseba B. Lenoir arduratuko da.

Gaztelaniaz da emanaldia, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Internetez, hemen. Egunean bertan leihatilan ere eskuratu ahalko dira sarrerak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide