Agortu egin dira Zuhaitz Gurrutxagaren eta Iker Galartzaren 'Almazenean' antzezlanerako sarrerak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 23a, 12:03

Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza aktoreak. (Txalo)

Otsailaren 23an Modelo aretoan taularatuko dute ikuskizuna, eta udaleko Kultura Sailak jakinarazi du ez dela saiorako sarrerarik gelditzen.

Otsailaren 23an, ostirala, Almazenean antzezlana eskainiko dute Modelo aretoan Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza aktoreek, eta udaleko Kultura sailak jakinarazi duenez, sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko.

Txalo Produkzioak ekoiztetxearen lana David Desola idazle kataluniarrak sortutako komedia da, eta Begoña Bilbaok zuzendu du.

Otsailaren hasieran Donostian eskainiko dute obra hori hainbat egunez, Antzoki Zaharrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide