Hitzaldia antolatu dute gaixotasun neurodegeneratiboez eta aldez aurretiko doluaz

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 23a

Eskuak.

Zarautz Herri Zaintzailea taldeko Iñaki Peña mediku paliatibistak emango du hitzaldia datorren astean Modelo aretoan.

Urtarrilaren 31rako hitzaldia antolatu dute Zarauzko Udalak, Zarautz Herri Zaintzailea taldeak eta Afagi elkarteak. Gaixotasun neurodegeneratiboak eta aldez aurreko dolua izango dituzte hizpide bertan, eta Iñaki Peña mediku paliatibistak emango ditu azalpenak, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Zarautz Herri Zaintzailea taldeko kidea da Peña.

Hitzaldia hilaren 31n izango da, asteazkenarekin, 19:00etan Modelo aretoan, eta sarrera doakoa dela jakinarazi dute.

Gaiari buruz informazio gehiago nahi duenak Afagi elkartera deitu dezake 943-29 71 18 zenbakira, edo afagi@afagi.eus helbidera idatzi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide