Fly Shit eta Brot Bord taldeen hardcoreak Hiruputzu aztoratuko du

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 23a

Fly Shit taldea. (Goiena)

Elkarren artean partekatu duten disko biniloa aurkeztuko dute zuzenean larunbat arratsaldean, 20:30etik aurrera.

Bergarako Fly Shit hardcore talde mitikoa eta Bartzelonako Brot Bord hardcore-punk taldeak zuzenean ariko dira larunbat honetan Hiruputzu gaztetxean, ZarataZarautzen ekimenez. Aipatu bi taldeek split-binilo bat argitaratu berri dute, eta alde bakoitzean talde bakoitzak bost abesti bildu ditu.

Hain justu ere, disko berria zuzenean aurkezte aldera, bi emanaldi eskainiko dituzte asteburuan Gipuzkoan. Ostiralean Bergarako Kartzela Zaharrean ariko dira, eta larunbatean, berriz, Zarauzko gaztetxean, 20:30ean hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide