Harri salda haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Engruna Teatre taldeak, igandean, Modelo aretoan. Emanaldia 16:45ean hasiko da, eta, lau lagunek doan ikusteko aukera izango dute, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko baititu hedabideko irakurleen artean. Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak emandakoak dira sarrerok. Bada, interesdunek lotura honetan eman dezakete izena zozketan parte hartzeko. Ostiralean 12:00etan itxiko dute epea.
Antzezlanari erreparatuta, Alma izeneko neskaren istorioa kontatuko du. Herrialdetik ihes egin ondoren, leku ezezagun batera iritsiko da Alma non mundu guztiak denetik duen, baina inork ez duen nahi harekin ezer partekatu. Horren aurrean, talde lana eskatzen duen harri zopa prestatuko du protagonistak, eta, modu horretan bizitzari buruzko lezio bat emango die hasiera batean ateak itxi zizkioten guztiei.