Ezkongabeek irabazi dute aurten ere Urtetako sokatira desafioa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urtarrilaren 21a

Gaur eguerdian, herri kirol jaialdia eta urteroko sokatira desafioa egin dituzte Urteta auzoan.

San Sebastian jaietan murgilduta daude Urteta auzoan, eta gaurkoan herri kirol jaialdia izan da eguerdi partean. Jendez bete da Urtetako frontoia eta Izetaren harri-jasotze eskolako kideen erakustaldia eta ondoren auzotarren arteko herri kirol erronkaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek, ezkonduak ezkongabeen aurka aritu dira azken horretan. Gainera, saioa borobiltzeko urteroko sokatira desafioa egin dute, eta aurtengoan ere ezkongabeek irabazi dute erronka. Eguraldia lagun, giro ederra izan da Urtetan eguerdi partean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide