'Mierda de Ciudad' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitza Gukak

Errredakzioa 2024ko urtarrilaren 20a

'Mierda de Ciudad' antzezlana. (Olatz Gorrotxategi)

Datorren ostiralean izango da ikusgai Olatz Gorrotxategi antzerkigileak ondutako obra Modelo aretoan. Zozketan parte hartzeko azken epea ostegun eguerdia izango da.

Mierda de Ciudad proiektu eszeniko performatibo bat da, eta urtarrilaren 26an, ostiralarekin, Modelo aretoan eskainiko du Olatz Gorrotxategi antzerkigileak eta bere lantaldeak. Euskal Rock Erradikalaren mugimendu kontrakulturala eta horri lotutako borroka eta musikaren testuinguru historikoa kontatzen ditu obrak. Horretarako, westerna eta kolonizazio kulturala erabiltzen ditu analogia gisa. Hiru interpretek eta zeharkako hiru artistek lehen pertsonan kontatuko dute istorioa.

Zarauzko Udaleko Kultura departamentuaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitza Gukak bere erabiltzaileen artean. Parte hartzeko epea urtarrilaren 25eko, osteguneko, 12:30ean bukatuko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide