2007-2008 urteetan jaiotako eskubaloi jokalari gazteen teknifikazio jardunaldiak antolatu ditu Espainiako Eskubaloi Federazioak otsailerako. Gizonezko jokalariei zuzendutako prestatze saio hauek hilaren 8tik 15era bitartean egingo dira Granadako (Andaluzia, Espainia) Errendimentu Handiko Zentroan.
Jardunaldi horietara deitutako jokalarien zerrenda iragarri du federazioak, eta horien artean ZKEko Eskubaloi ataleko bi jokalari daude: Julen Orbegozo Odriozola atezaina eta Joel Baltasar Etxabe hegaleko ezkerra.
Ohi bezala, jardunaldi hauen koordinatzailea Jordi Ribera izango da, maila absolutoko gizonezkoen selekzioko hautatzaile nazionala eta, gainera, federazioko Gizonezkoen Arloko Zuzendari Teknikoa. Berak gainbegiratuko du zuzenean mutilen lana, bere ohiko lantaldearekin batera. Deitutako 70 jokalariek maila altuan lan egin ahal izango dute jarduerak irauten duen bitartean.