Etzi, astelehenez, bukatuko da Martxoak 8ko kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Horretarako, kartelak berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali beharko dira hilaren 22ko eguerdiko 12:00k baino lehen.
Ordenagailuz egindako lanak izan beharko dute, eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotura izan beharko dute. Lelo hau eraman beharko dute lehiaketara aurkeztutako lanek: 2024ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna. Erreprodukzioak zailtasunik ez ematea eta lau tinta baino gehiago behar ez izatea eskatzen da oinarrietan, baita urre eta zilar koloreak ezta fluoreszenteak ere ez dituztela onartuko.
18 urtetik gorako pertsona orok hartu dezake parte taldean edo bakarka, epaimahaiko kide edota udaleko langileak ez badira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango beharko du.
Bi sari emango dira, epaimahaiaren 400 euroko saria, eta Facebook bidez erabakiko den herritarren saria, 200 eurokoa.