12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako kirol jarduera ari da eskaintzen Zarauzko Udaleko Kirol departamentua Aritzbatalde kiroldegian. Gaztefit izena jarri diote jarduerari eta ariketa fisikoa oinarritzat duen ikastaroa da. Saioak astelehenetan izaten dira, 17:00etatik 18:00etara.
Programaren sustatzaileek saioren bat probatzera gonbidatzen dituzte gazteak. Arropa eta oinetako erosoekin joateaz gain, toalla eta ur botila bana eramatea gomendatzen dute. Eskaintza berrian asteazkena ere proposatzen dute ordutegi berean. Interesdunek kiroldegiko harreran eman dezakete izena, edo 943-00 51 23 telefonora deituta.