Erretiratuen eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkartea (AGUIJUPENS) Mikel Porto eibartarrarekin elkarlanean ari da, Baobad elkartearen bidez, Senegalera bidean betaurreko erabiliak biltzeko. Duela bi urte ekin zion Portok ekimen solidario honi, Eibar Kirol Elkarteko peñen federazioko presidentea zenean.
Bilketa, Udaberri jubilatuen elkarteko bulegoan egingo da. Interesdunek urtarrilaren 31ra arte izango dute betaurrekoak emateko epea.