Etorkinen integrazioa izango dute hizpide gaur Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 19a

'D’ici et d’ailleurs · Haiek eta gu' dokumentaleko irudi bat.

Audrey Hoc zinegilearen D’ici et d’ailleurs · Haiek eta gu (2022) dokumentala eskainiko dute gaur, 18:00etan hasita. Saioa frantsesez eta gazteleraz izango da, eta euskarazko azpitituluak jarriko dituzte. Sarrera, berriz, doakoa izango da. 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako ekimena da Gela programa, eta horren barruan, gaurko saioa Euskal Herrira datozen etorkinen integrazioaren inguruan izango da. Museoko arduradunek azaldu dutenez, Euskal Herrian 40.000 etorkin inguru bizi dira, baina "haien kultura eta euskal gizartearekin duten harremana ezezaguna zaio gehiengoari". 

Prozesu horren inguruko hausnarketa bultzatzeko, Audrey Hoc zinegilearen D’ici et d’ailleurs · Haiek eta gu (2022) dokumentala eskainiko dute gaur, 18:00etan hasita. Hocine, Merrah, Suong eta Sabrinaren kontakizunekin osatuta dago dokumentala, bost urte baino gehiago Euskal Herrian bizitzen daramatzaten lau migratzaileren esperientziekin. Bakoitzak bere esperientzia kontatzen du integrazioaren eta bertakoekin dituzten harremanen inguruan. Saioa frantsesez eta gazteleraz izango da, eta euskarazko azpitituluak jarriko dituzte. Sarrera, berriz, doakoa izango da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide