Txotx irekiera bihar egingo dute

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urtarrilaren 18a

Izeta sagardotegia. (Artxiboko irudia)

Ohi bezala, San Sebastian egunaren bezperan emango diote hasiera sagardo denboraldiari Izeta sagardotegian. Aurtengo zukua "iazkoa baino bigunagoa" eta "edateko errazagoa" dela diote bertako ekoizleek.

Sagardoa izango da datozen egunetan protagonista Zarautzen. Ohi bezala, biharko egunez, San Sebastian egunaren bezperan, emango diote hasiera denboraldiari Izeta sagardotegian, eta, igandean, Sagardo Eguna ospatuko dute Lege Zaharren Enparantzan. Izeta sagardotegia ere bertan izango da 2023ko uztak emandako produktua erakusten. Zentzu horretan, aurreratu dute aurtengoa "iazkoa baino bigunagoa" eta "edateko errazagoa" dela, eta, "%100ean hemgo sagarrekin egindakoa", gainera.

Biharko txotx irekierari erreparatuta, bestalde, 20:30ean egingo dutela zehaztu dute. Trikitiliariek eta Eñaut Agirre bertsolariak lagunduta egingo dute ekitaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide