Aurten, nahikoa goiz izango da Aste Santua, eta horrekin batera baita Zarauzko Garagardo Azoka ere. Martxoaren 27tik apirilaren 1era ospatuko dute aurtengo XXII. edizioa, eta hori iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du azoka antolatzen duen Zarautz Rugby Taldeak. Urtarrilaren 22an irekiko dute lanak aurkezteko epea, eta zabalik egongo da otsailaren 10era arte Zarauzko kirol elkarteko bulegoan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (Ostiraletan 10:00etatik 14:00etara).
Diseinuek bete beharko dituzten baldintzen xehetasunak ere eman dituzte antolatzaileek, noski. Bada, honakoak dira parte hartzaileek aintzat hartu beharrekoak: Lanaren neurria DIN A3 tamainakoa izango da, formatu digitalean zein paperean aurkeztu beharko da, garagardoa azokarekin izan beharko du zer ikusia diseinuak eta ondorengo leloa eraman beharko du: Zarauzko XXII. Garagardo Azoka 2024. Horrez gain, egunak, lekua eta ordua ere zehaztu beharko dira kartelean: Martxoaren 27etik apirilaren 1era (Munoan) eguerdiko 12:00etatik gaueko 01:00etara. Halaber, azokan zerbitzatuko diren dauden garagardoen logoak ere itsatsi beharko dira (lotura honetan daude eskuragarri) eta 5 zentimetroko tartea utzi beharko dute orriaren behealdean antolakuntzak bere logoak jarri ditzan.
Kartel irabazlea Zarautz Rugby Taldeko zuzendaritzako kideek, Heinekenek aukeratutako kideek eta arte eta diseinuaz adituak diren pertsonek osatuko duten epaimahaiak erabakiko du eta 300 euroko saria jasoko du irabazleak.