Ander Izagirreren 'Vuelta al pais de Elkano' liburuaz mintzatuko dira bihar Modelon

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 16a

Ander Izagirre idazlea. (Wikipedia)

Hitzaldia gazteleraz izango da, 18:30ean, eta doakoa izango da sarrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, amaieran Ander Izagirreren hainbat liburu erosteko aukera izango da.

Udaberri jubilatuen elkarteak antolatuta, Ander Izagirreren Vuelta al pais de Elkano liburuaz mintzatuko dira bihar, hilak 17, Modelo aretoan. Izagirre bera arduratuko da azalpenak emateaz, eta bertan, Elkanori buruz eta berak munduari emandako lehen birari buruz jardungo dira. 

Hitzaldia gazteleraz izango da, 18:30ean, eta doakoa izango da sarrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, amaieran Izagirreren hainbat liburu erosteko aukera izango da.

Elkanorena ez da idazle donostiarrak idatzitako lehen liburua. Guztira 19 liburu idatziak ditu, eta horietan azkena da Subcampeon, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera idatzi duena. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide