Argazki Mostra ikusteko azken astea

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 15a

Nazioarteko Argazki Mostra, Sanz Enean. (Aritz Mutiozabal)

Ramon Serrasen oroimenezko nazioarteko erakusketa igandera arte izango da ikusgai Sanz Enean. Aurten, gonbidatutako lau argazkilaritatik hiru emakumezkoak dira.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatutako Ramon Serras 31. Nazioarteko Argazki Mostrak azaroaren amaieran ireki zituen ateak, Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan, eta datorren igandera arte egongo da bisitatzeko aukera.

Aurten, ospe handiko Elisa Biagi, Nuria Blanco, Silvia Catalan eta Pedro Luis Ajuriaguerra argazkilarien lanak paratu dituzte. Antolatzaileek oso argi eduki dute emakumeen lanari ikusgarritasuna eman nahi ziotela aurtengo erakusketari, eta hori agerikoa da aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide