Donostiarrak garaile Zarautz Northfit 3.0 txapelketako kategoria nagusietan

Jabi Gonzalez Toston - Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 14a

Herriko ordezkaririk ez da igo podiumera, baina izan da dominarik lortu duen eskualdeko talderik. Emakumezkoen Scaled kategorian, Crossfit Azpeitiako Sirenitak zilarra lortu baitu

Amaitu da asteburu osoan Aritzbatalde pilotalekua hartu duen Zarautz Northfit 3.0 crossfit txapelketa, eta, atzo bezalaxe jendetza bildu du. Goraino bete dituzte harmailak eta animo oihuak ere ozen entzun dira.

Emaitzei erreparatuta Rx kategoria nagusian Crossfit Donostia aretoko taldeak gailendu dira emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan. Finalean parte hartu duen herriko ordezkaririk ere izan da, baina ez du lortu dominarik bereganatzea. Nolanahi ere, izan da podiumera igo den eskualdeko talderik. Kategoria apalenean, hain zuzen ere, Scaled kategorian, alegia. Crossfit Azpeitiako Sirenitak taldea izan da, zehazki, eta, zilarra lortu du.

Rx kategorian nagusitu diren Donostiako taldeez gain, honako hauek izan dira kategoria bakoitzean urrea lortu dutenak: Sacaled kategorian, Crossfit Amarako Ostadar Lions gizonezkoetan eta Dark Phoenik aretoko Butterfly pa' cuando emakumezkoetan, Intermediate kategorian, Goeina Crossfiteko Goiena team gizonezkoetan eta CF Bergarako Tanukis emakumezkoetan, eta, Master +35 kategorian, azkenik, STL Crossfiteko Prest Orign. Gizonezkoek soilik lehiatu dute Master +35 kategorian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide