Urteko lehen odol ateraldia izango da bihar arratsaldean

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 16a

16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta bihar goizean bertan eskatu beharko dute hitzordua herritarrek.

Zarauzko herritarrek bihar izango dute odola emateko urteko lehen aukera anbulatorioan. Hala, parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era izango du horretarako aukera. Edonola ere, aldez aurretik deitu beharko dute hitzordua zehazteko. Bihar egin beharko dute hori ere, goizez, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide