Urtea hastearekin batera, Iñurritza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak lehen hitzordua jarri du bazkideentzat, Urteko Ohiko Batzarra. Hilaren 26an, ostirala, izango da hori, goizean.
Zehazki 10:30ean hasiko da lehen bilera, eta handik ordu erdira bigarrena, 11:00etan. Lehen solairuan egingo dute bilera, eta bertan 2023ko gorabeherak azalduko dituzte.