Merkatu Plazako bezeroek beren ibilgailuak doan aparkatu ahal izango dituzte bihartik aurrera erosketak egiten dituzten bitartean; izan ere, Merkatua Bizirik elkarteak jakinarazi du ordubeteko TAO txartelak banatuko dituela baserritarren postuetan nahiz itxietan.
Elkarteak azaldu duenez, herrigunetik aldenduta dauden auzoetan zein inguruko herrietan bizi diren bezeroek merkatura bertaratzeko zailtasunak dituztela adierazi diete "behin baino gehiagotan". Horrez gain, dio " beste askok merkatari-gune handiek eskaintzen duten 'erosotasuna' argudio bezala erabiltzen dute merkatu plaza albo batera uzteko". Horregatik, "irisgarritasuna bultzatzeko" eta erosketak egiteko erraztasunak emateko doako TAO txartelak banatzea erabaki du Merkatua Bizirikek. Nolanahi ere, argitu du txartelak bezeroentzat soilik izango direla eta ibilgailua lehenengo gunean uzteko, merkatutik ahalik eta gertuen, ubaliatu beharko dituztela.