ZOZKETA

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu Gari & Maldanbera taldearen kontzerturako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 12a

Gari & Maldanbera.

Gaur arratsaldean emango du kontzertua Modelo aretoan, eta jada baditugu sarrera bikoitzak irabazi dituzten bi lagunen izenak.

Gari & Maldanbera taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan. Zuzenean diskoaren biran murgilduta ibili da taldea Euskal Herri osoan, eta Zarauzko emanaldia aipatu biraren azken ukitua izango da, disko berria grabatzeko estudiora sartu baino lehen.

Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere erabiltzaileen artean, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, eta honako hauek izan dira irabaleak:

  • Iñaki Isasti
  • Agosti Aranburu

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide