ZKE Zarautz Kirol Elkarteko futboleko, eskubaloiko eta saskibaloiko taldeek eta bihar eta etzi etxean jokatuko dituzten partiden zerrenda ikusgai dago lotura honetan. Askorentzat urteko etxeko lehenengo norgehiagokak izango dira Gabonetako oporraldiaren ondoren. Horrez gain, zehaztu behar da ZKEk ahalbidetutako zerrendan ager ez den arren ZRT Zarautz Rugby Taldeko seniorrek etxean jokatuko dutela.